2009/10/16

Energia nuklearra

Energia nuklearra, atomo batzuk besteetan eraldatzen duten bi fenomenori dagozkie: fisio nuklearra eta fusio nuklearra.

FISIOA: fisio nuklearrean, nukleo astun bat bonbardatu egiten da neutroiekin, harik eta bi nukleotan deskonposatzen den arte. Nukleo horietako bat bestea baino bi bider handiagoa da. Erreakzio horrek irauten duen artean, energia handia askatzen da eta bi edo hiru neutroi igortzen dira. Hauek, era berean, fisio gehiago eragin ditzakete. Efektu biderkatzaile horri fisiozko kate-erreakzioa esaten zaio. Fisio nuklearra II. Mundu Gerra kokatu behar dugu, alemanek bonba baten fisioa planteatu zutenenan, honen ondorioz sortu zen famatua den bonba nuklearra.


FUSIOA:
bi nukleo oso arin batu egiten dira nukleo astunago eta egonkorrago bat osatzeko, eta prozesu horretan, energia-kopuru handi bat askatzen da, fisio-prozesu batean askatutakoa baino handiagoa. Tenperatura handiak erdietsi behar horrek zaildu egiten du erreakzio hori gaur egungo teknologiaren bidez gauzatu ahal izatea.
Energia nuklearra arriskutsua izan daiteke. Behar bezalako neurriak hartzen ez badira, prozesu nuklearretan askatzen diren erradiazio ionizatzaileek kalte egin diezagukete eta.

Baina zientziak eta teknikak nahikoa baliabide jarri dituzte gure esku kalte horiek gerta ez daitezen. Horretarako, segurtasun-neurri zorrotzak bete behar dituzte zentral nuklearretan. Hala ere, zentral nuklearrek oso toxikoak diren hondakinak sortzen dituzte, eta hori arazo larria izan daiteke ingurumenerako, milaka urtetan zehar aktibo irauten baitute.


ENERGIA NUKLEARRAREN ABANTAILAK
Energia nuklearrak beste berriztagarriak ez diren energiekin konparatuta duen abantaila nagusia honako hau da: ez dituela erregai fosilak erretzen, horrela ez du berotegi afektua areagotzen. Energia nuklearraren erabilpenak ez du petroleoaren isurketarik eta euri azidorik sortzen. Beste abantaila bat zera da, dituen koste bariableak baxuak eta egonkorrak direla beste energia lortzeko dauden mota batzuekin konparatuta, adibidez petrolera edo ikatza. Honen guztiaren ondorioz aditu askok diote oso energia konpetitiboa dela.

ENERGIA NUKLEARRAREN ARRISKUAK
Gauza batzuetarako abantaila asko dituen moduan, energia nuklearraren ekoizpenaren alde edo kontra jartzeko momentuan, jakitzea interesgearriak diren arriskuak sor ditzake.
Alde batetik arma nuklearren sorrera ekar dezake.
Beste arrisku bat material erradiaktiboa jarraiatzea eta pilatzea izan dezakeena da. Izan ere mota honetako hondakinak oso kutsakorrak dira, bai ingurugiroarentzat bat gizakiarentzat ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario