2009/10/07

4.- Energia hidroelektrikoa

Erreka eta ibaien ura K.a. I. mendetik erabiltzen da energi iturri moduan. Gure herrietako erreka-bazterretan errotazahar, errotatxiki, behekoerrota edo errotaetxe izeneko etxe-piloa horren lekuko da. Energia hidraulikoa Erdi Aroko industrializazioaren oinarri izan zen.


Egun energia hidraulikoa elektrizitatea lortzeko erabiltzen da. Sistema oso erraza eta ezaguna da. Presa edo urtegi batean bildutako ura turbina batean zehar pasarazten da, turbina horrek energia elektrikoa sortzen duelarik. Abantaila nabari asko ditu hidroelektrizitateak. Alde batetik, energi konbertsioaren etekina oso handia da, % 80-90 bitartekoa. Elektrizitate hidraulikoa askoz ere garbiagoa da eta ez da ikatzak, petrolioak edo energia nuklearrak sortutakoa bezain arriskutsua.



Ponpaketa hutsa:


Ponpaketa mistoa:


Beste alde batetik, ibaietako korronteak presen bitartez erregulatzen direnez, hondamendi naturalak kontrolatzeko eta nekazaritza eta populazioa urez hornitzeko balio dute.

Bestetik, tamaina guztietako sistemak erabil daitezke. Eta azkenik, eragin ekologiko kaltegarriak oso txikiak dira, tamaina txikiko sistemetan batez ere. Urtegiaren eragin paisajistikoa eta lurren uholdeak ekar diztake, eta halaber, nekazaritza-lurrak galtzea edota herrien joanaraztea.

Dena den, hidroelektrizitatea sortzeak arazo latz bat du. Ibaiak edo errekak garraiatutako sedimentuak presaren atzean pilatzen dira eta ondorioz, presaren edukitze-ahalmena txikiagotu egiten da. Azkenik, presa sedimentuz betetzen da eta ezin dio urari eutsi. Beraz, kasu horretan elektrizitatea lortzeko ahalmena ibaiak nahikoa ura daraman uneetara mugatzen da.

2 comentarios: